Abstract:Ezaguna da bariazioa hizkuntzaren ezaugarri intrintsekoa dela ; hizkuntzak, edozein izanik ere, barne-barnean duena. Ekarpen honetan, ikuspuntu sinkronikotik begiratuz, bariazio mota desberdinak (diat...Ezaguna da bariazioa hizkuntzaren ezaugarri intrintsekoa dela ; hizkuntzak, edozein izanik ere, barne-barnean duena. Ekarpen honetan, ikuspuntu sinkronikotik begiratuz, bariazio mota desberdinak (diatopikoa, diastratikoa eta diafasikoa) ikertzeko metodologia desberdinak aztertzen dira : bariazio diatopikorako metodologia hizkuntza atlasek garatu dute. Bariazio diastratikorako metodologia soziolinguistikoa erabiltzen da ; berriagoa izan arren, bere esparru eta teknika multzoa ongi finkatua duena. Bariazio diafasikoa soziolinguistika eta pragmatikaren bidez ikertzen da ; orain artean ez bada asko landu ere, jada urratsak ematen hasia da. Bariazio hauez gain, eta itxuraz faktore estralinguistikorik ez duen oharkabeko bariazio intrapertsonalaz ere badihardu.Read More