Title: Zer egin ‘Nouveau Roman’-aren hilotzarekin ? Saizarbitoria eta birziklaia literarioa Hamaika pauso-n
Abstract:Ramon Saizarbitoria euskal eleberriaren modernizatzaile garrantzitsuena izan zen 1969tik 1976ra bitartean. Bere fikziozko prosaren berrikuntza Nouveau Roman-aren problematika literarioa bereganatuz et...Ramon Saizarbitoria euskal eleberriaren modernizatzaile garrantzitsuena izan zen 1969tik 1976ra bitartean. Bere fikziozko prosaren berrikuntza Nouveau Roman-aren problematika literarioa bereganatuz eta euskal munduari aplikatuz burutu zuen. Hemeretzi urteko isilaldi luzearen ondotik, 1995ean Hamaika pauso eleberria argitaratu zuen. Nouveau Roman-a aspalditik modaz pasatua zegoen ordurako. Baina Saizabitoriaren unibertso literarioa hain hertsiki lotua egonki korronte horri, zaila zirudien Nouveau Roman-aren ondarea besterik gabe ezabatzea bere errepertorio literariotik. Ondare literario pertsonal horrekiko kontua "likidatu" beharra zeukan idazleak, nahitaez. Iragan literario horren "likidazio" prozesua aztertzen saiatuko gara mintzaldi honetan erakutsiz zein aterabide aurkitzen duen autoreak errepikapena eta ukapena aldi berean saihetsiz.Read More